13 oct 2009

INFORMAZIOA INTERNETEN


Interneten milaka milloi orri aurkitu daitezke eta beste hainbeste blog etab.
Beraz nondik hasi informazio bila?

Honako prozesua jarraitu dezakezu

ENTZIKLOPEDIAK -BILATZAILEAK- EGUNKARI ETA ALDIZKARIAK -ARGAZKI ETA GRAFIKOAK

Dena den, hasi aurretik, honako hauek argi dauzkazula ziurtatu:

HITZ KLABEAK: -Zein kontzeptu edo izen bialtu nahi duzu?(simplea , ahal dela hitz bakarrekoa)
HIZKUNTZA : Hizkuntza bakar batean edo gehiagotan?




13 sept 2009

HIZTEGIAK ETA ENTZIKLOPEDIAK

Informazio iturri aberatsak dira entziklopediak, bilatzaile orokorrak baina egokiagoak.

Entziklopedia orokorrak aurkitu ditzazkezu edo eta arlo ezberdinetakoak. Hizkuntzari dagokionean ere ezberdinak daude.

Wikipedia asko zabaldu da azken aldi honetan baina zihurtatu iturriaren fidagarritasuna.

Beste batzuk encarta on-line , kalipedia , Britannica (ingelesez) .

Euskaraz aurkitu dezakezun ia dena hiztegia.net -en aurkituko duzu

13 ago 2009

BILATZAILEAK

Gaur egunean Google da bilatzaile erabiliena eta erabilgarriena. Hala ere badude oraindik Yahoo edo Ask eta orain atera berri du Micosoftek Bing.


Azkenik bilatzaile guztiak bateratzen dituen Clusty ere probatu dezakezu.



Euskarazko bilatzaile egokiena elebila izan daiteke.



Hala ere ba al dakizu nola erabili Google modu eraginkorrago batean?



Probatu nahi baduzu Stumbleupon beste era ezberdin abtean formatu guztiak batera aurkitzen dituen tresna da.

13 jun 2009

EGUNKARIAK ETA ALDIZKARIAK

Gaur egunean egunkari eta aldizkari gehienek beraien hemeroteka irekita izaten dute interneten; beraz, azken urteetan argitaratutako artikuluak aurkitu ditzakegu bertan. Informazioa eguneratuagoa egoten da eta gaur egungo arazoen inguruan beste era batetako informazio aurkitu daiteke. Hortaz gainera elkarrizketak eta iritzi artikuluak ere aurki daitezke bertan.

Euskaraz, saiatu Berria edo Argia-ren guneetan. Beste hainabat egunkari ere begiratu ditzazkezu hizkuntza ezberdineta. 

Aldizkariei dagokienean kontsumo gaietarako Consumer , geografiarako National Geographic

20 may 2009

GAI ZEHATZEKIN LOTUTAKOAK

Zenbait gai zehatzen inguruan, badaude web-gune konkretuak. Adibidez zientziaren inguruan Zientzia.net. , historian XX.mendeko historia (gazt) edo geografian Guia del Mundo.

13 may 2009

ARGAZKIAK/BIDEOAK

Gaur egun dokumentu grafikoak aurkitzeko hainbat aukera dauzkagu interneten. Dokumentu eta lanek asko irabazi dezakete hauek erabiliz.
Ezagutzen al dituzu Flickr bezalakoak? edo google-en argazki bilatzailea.

Bideoei dagokienean Youtube ezagutuko duzu, baina erabili al duzu inoiz eskolako gaiak aztertu edo errepasatzeko ? Eta lanak egin edo aurkezteko?.
Probatu honako hauek ere Edutube ,

13 feb 2009

EGIA ALA GEZURRA ?

Nola jakin interneten dagoen informazioa Egiazkoa ala Okerra den?

Informazio iturriak baloratzen ikasi beharko duzu. Ez da berdina izen handiko entziklopedia batean zientzialari batek izenpetutako informazioa edo izengabeko blog batean jasotakoa. Hortaz gain informazio berak gune ezberdinetan errepikatzen bada sinesgarritasuna irabazten du.

Bestalde informazio konkretua eta iritziak ezberdintzen ikasi beharko duzu, kontuan hartuz gai baten inguruan ikuspuntu ezberdinak egon daitezkeela.
Adib. kaltegarriak al dira WIFI sareak ? oso informazio ezberdinak aurituko dituzu interneten. Irakurri, aloratu eta zure iritzi propioa izaten hasi.

13 ene 2009

KOPIATU ?

Zenbateraino da silegi kopiatzea? Hori al da irakasleak eskatutakoa? Konturatuko al da? ala, ziria sartzeko gai izango naiz?
Egin ezazu aproba google bilatzailean eta konturatuko zara zein erraza den kopiak nabaritzea.
Beraz, argi izan Kopiatutako atalek informazio iturriaren berri eman behar dute eta kopia hitzez hitz egiten bada komatxo artean azaldu behar dutela. Horrela egiten baduzu kopiatu lasai baina kontuz nori kopiatzen diozun !!!!
El Rincón del vago bezalako guneek akats nabarmenak izaten dituzte sarritan.

Argazkiei dagokienean jakin legez ezin direla kopiatu seinua badaukate. Saiatu Creative Commons lizentzia bilatzen.